Aimar Karrika auriztarrak irabazi du Xalto sariketa

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 16a

Xalto sariketan parte hartu zuten bertsolari gazteak. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Xalto sariketaren hamaikagarren edizioa abenduaren 17an jokatu zen Goizuetan. Nafa­rroako hamabortz be­r­tsolarik hartu zuten parte eta goizeko zein arra­tsaldeko saioen ondotik Aimar Karrrika aurizta­rra nagusitu zen.

Goizez bi kanporaketa izan ziren eta horietan erabaki zen arratsaldeko finalera pasako zen seikotea. Hauek izan ziren arratsaldeko finalean­ aritu zirenak: Aimar Ka­rrika (Auritz), Ioar Tain­ta (Lesaka), Irati Majuelo­ (Iruñea), Iker Gorosterra­zu (Ituren), Mikel Azpiroz (Leitza) eta Jose Luis Barberia Zili (Leitza). Arra­tsaldeko lanak eginda, Aimar Karrikak lortu zituen puntu gehien. Goi­zue­tako udaleko ordez­kari batek jantzi zion txapela txapeldun berriari, Oier Barroso lagunari eskaini ziona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun