Kontsumoaren inguruan hausnatzeko zenbait ekitaldi antolatu ditu Leitzako Gaztetxeak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 22a

Ostiral eta larunbatean eginen den truke azokarekin abiatuko dira

Leitzako Atekabeltz gaztetxeak “Ez gaitzatela kontsumitu!” izenburupean zenbait ekitaldi antolatu ditu abenduan, kontsumo aske, kritiko eta burujabe baten alde.

Leitzako Atekabeltz gaztetxeak “Ez gaitzatela kontsumitu!” izenburupean zenbait ekitaldi antolatu ditu abenduan, kontsumo aske, kritiko eta burujabe baten alde.

Honela, abenduaren 23 eta 24ean truke azoka izanen da plazan. Ostiralean, goizeko 10:00etatik 13.00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean goizez bakarrik, 10:00etatik 13:00etara.

Abenduaren 27an, asteartearekin, saskigintza tailerra izanen da arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Gaztetxean.

Abenduaren 28an, “Comprar, tirar, comprar” dokumentala eskainiko da Gaztetxean, arratsaldeko 19:00etan.

Abenduaren 29an, azkenik, makramezko pultsera eta lepokoak eta paperez egindako karteren tailerrak eginen dira Gaztetxean, 16:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun