Xalto sariketaren hamaikagarren edizioa jokatu zen larunbatean Goizuetan. Nafarroako hamabost bertsolarik hartu zuten parte aurtengo edizioan eta gozieko zein arratsaldeko saioen ondotik Aimar Karrrika auriztarrak eskuratu zuen lehen postua.
Nafarroako bertsolari berrientzako bi urtetik behin egiten den sariketa hau Goizuetako udaletxeko ganbaran jokatu zen. Goizez bi kanporaketa izan ziren eta horietan erabaki zen arratsaldeko finalera pasako zen seikotea. Hauek izan ziren arratsaldeko finalean aritu zirenak: Aimar Karrika (Auritz), Ioar Tainta (Lesaka), Irati Majuelo (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Mikel Azpiroz (Leitza) eta Jose Luis Barberia “Zili” (Leitza). Arratsaldeko lanak eginda, Aimar Karrikak lortu zituen puntu gehien. Goizuetako udaleko ordezkari batek jantzi zion txapela txapeldun berriari, Oier Barroso lagunari eskaini ziona.
Aurkezle lanetan Alaitz Rekondo aritu zen eta epaile gisa, Nerea Bruño, Ekintza Landa, Xabier Terreros eta Gaizka Sarasola.
Nafarroako Bertsozale Elkartea da Andres Narbarte “Xalto” bertsolariaren izena duen sariketa honen antolatzailea, Goizuetako udalaren laguntzaz.