Kalean da herritarrek egin duten Panpanoziri aldizkaria

Juana Mari SAIZAR 2011ko abenduaren 14a

Herritar talde baten lanari esker sortu da Panpanoziri aldizkaria, eta dagoeneko argitaratu eta aurkeztu dute lehenengo alea –ikus irudia–. Euskararen Egunean aurkeztu zuten. Ale honetan, garai bateko Aresoko kontuak jaso dira, baita herriko euskarari­ buruzko oharrak ere. Areso­ko irudiak­ ere bildu dira eta Casilda Irazusta az­ken emakume errotariari ere egin zaio elkarrizketa. Horiek eta gehiago ageri dira Panpanoziriren lehen alean. Ana Goñi, Jaione Olazabal, Maitane Gereño, Itxaso Onsalo, Juana Mari Sai­zar eta Udaleko Euskara Zer­bi­tzuak egin duten lanaren emaitza da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun