Gurdia opariz betea duela etorriko da Olentzero abenduaren 24an

Juana Mari SAIZAR 2011ko abe. 14a, 14:08

Bi egun aurretik Mari Domingik bisita eginen du eskolara

Aurten ere, eskolako ikasleak izanen dira Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko duten lehenengoak. Urteko azken eskola egunean izanen da, abenduaren 22an. Egun ho­rretan, 09:30 aldera, jaial­dia eskainiko dute eskolako haurrek gurasoen aurrean, antzerki, abesti eta abarrekin. Ondotik, musika doinuen laguntzarekin, herrian kalejira eginen dute Olentzerorekin, eta he­rriko itzu­liaren egindakoan, Mari Domingi etorriko da Olentzerorentzako gutu­nak bil­tzera. Guraso Elkarteak, bere aldetik, hamaiketakoa eskainiko du.

Abenduaren 24ko arra­tsaldean etorriko da Olentzero opariekin. Menditik jaitsiko da bere astoarekin eta gurdia opariz beteta duela. Laguntzaileak ere ondoan izanen ditu, eta herrira iritsi baino lehen, trikitilari, haur, gazte eta helduak zain izanen ditu. Denak batera herriko plazara jeitsi eta abes­ti bat kantatuko diote haurrek. Bide batez, plaza apain­tzen duten irudi eta jaio­tza ere eraku­tsiko dizkiote ikazkinari. Ondotik, plaza zaha­rreko estalpera joanen dira denak eta hemen, haur bakoitzari bere oparia eta goxokiak banatuko dizkio Olentzerok. Opariak emanak dituenean, abesti batekin datorren urtera arte agurtuko dute herrita­rrek Olentzero. Aipatu, halaber, hau­rrei opariak banatu bitartean, trikitixa doi­nuak­ ere izanen direla eta Udalak berendua ere emanen duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun