Helduen bertso eskolak X. urteurrena ospatu zuen azaroaren 18an. Hasteko, bertso poteoa egin zuten Julen Zelaieta, Joseba Zabaleta, Mikel Azpiroz eta Zili Barberiak. Poteoaren eta Gaztetxeko afari-merenduaren ondotik, desafioa hasi zen. Lesakatik Xabier Terreros, Ioar Tainta eta Iosu Sanjurjo aritu ziren, eta Leitzatik, Zili, Iñigo Gorostartzu eta Miel Mari Elosegi. Desafioa berdinketan amaitu zen eta hurrengo urtean Lesaka aldean desenpatea jokatzeko gelditu ziren.