Herritarrak indarkeria sexistaren aurka

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Bilgune Feminista

Pozik gelditu dira Bilgune Feminista eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Udalaren babesarekin azaroaren 25erako antolatuak zituzten ekitaldien eran­tzuna ikusi­ta. Egun hori genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da eta aurten­goa hainbat ekimenekin joan zen. Hasteko, Bilgune Feminista eta Mankomunitateko ordezkariak institutuko ikasleekin bildu eta Indarkeria se­xis­taren au­rrean, guk-zuk zer egin dezakegu-zu? gaia landu zuten. Txapak egiteko tailerra ere egin zuten, eta ikasle bakoitzak gaiaren inguruan nahi zuena idazteko aukera izan zuen txapan­. Institutu atarian elkartu ziren gero, aste osoan lan­du­tako­ adierazpenez osatutako ladriluak irakurtzeko, eta kontzentrazioa egin zen segidan, indarkeria sexistaren aurka. Eguerdian, plazan mahai bat jarri zuten Bilgune Feminista eta Gizarte Zerbi­tzuetako kideek eta informazioa emanez. Indarkeria sexistaren aurrean, denona eran­tzu­kizuna lelopean txapak ere bana­tu zituzten eta jendeak bereak egiteko au­kera­ ere izan zuen. Ilunabarreko kontzentrazioan 30 bat lagun elkartu ziren. Azaroa­ren 26an, berriz, emakumeentza­ko autodefentsa tailerra eta luntxa egin ziren eta hamabost bat emakume elkartu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun