Urtebetean hamabi herritar deituak izan dira deklaratzera

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Alkatea, Iraola eta Juanto­re­na­ren aurkako au­zia artxibatu dute

«Utzi pakean Leitza!»­. Halaxe adierazi du «ozen eta indartsu» Auzipetuekiko babes taldeak. Izan ere, azken urtebetean hamabi herritar deitu dira de­klaratzera, eta babes taldearen irudiko, «3.000 pertsonako herri­ txiki bat izanda datua benetan la­rria eta esangura­tsua da».

«Leitzan eta Euskal He­rrian garai berriak bizi ditugula» dio babes taldeak, «Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontze bidean, urrats esangura­tsuak eman direla» gaineratuz. Baina, bestalde, «herritarren aurkako erasoek ez dutela etenik» salatu dute: «be­tidanikoa izan arren­, azken bi urteotan areagotu egin dute gure he­rriaren aurkako erasoaldia, eta presoenganako elkartasuna eta gazteria kriminalizatzea izan dute helburu».

Bi urteotako «erasoal­diaren laburpena» ere egin du babes taldeak:

• 2009ko urria: «Maxu­rre­neko atarian ‘antzerkia’ eta ondorengo in­to­xika­zio mediatikoa».

• 2010eko urtarrila: «erre­ge­ bezpera­ko euskal pre­so politiko eta ihesla­rien aldeko elkartasun afaria debeka­tzea».

• 2010eko ihoteak: «atsau­­retutako gazte­txe eta antolatutako ekimenak legez kanporatuak».

• 2010eko abuztua: «he­rritar bat Audientzia Nazionalera deitua ‘terroris­moari gorazarre’ egitea le­poratuta».

• 2011ko martxoa: «hiru­ gazte identifikatuak Jone Lozanoren atxiloketa salatzeko kartelak jar­tzen ari zirela».

• 2011ko apirila: «bes­te hiru gazte identifika­tuak­ Jo­neren argazkiak jar­tzea­gatik. Sei haueta­tik hiru adinga­beek Au­dien­tzia Nazionalera deklara­tzera joan­ behar izan zu­ten, ‘terrorismoaren go­razarre’ egitea egotzita»­.

• 2011ko pestak: «he­rria­ren aurka eraso mediatikoa eta ondorioak: pestetan eta ondoren, nabarmen igo da pre­sio poliziala, uniformez zein kaleko arro­paz, kalean ba­rrena argazkiak ateraz­, kontrolak gehituz, pankartak kenduz, jendea identifikatuz ibili baitira»­.

• 2011ko iraila: ‘terrorismoa gora­tzea’ ego­tzi die Espainiako Auzitegi Nazionalak Oier Eizmendi alkateari, Saioa Iraola pestetako txupinazoa bota zuenari eta Lurdes Juan­torenari. 

• 2011ko azaroa: «feste­tako auziarekin ja­rrai­tuz, Auzitegi Nazionalak bes­te hiru herritar deitu ditu lekuko gisa».

• 2011ko azaroa: «bi gaz­te Auzitegi Na­zio­na­lak eskatuta Iruñeko epaitegira deituak, ‘te­rro­rismoa goratzea’ ego­tzita».

Hauen helburua «hiru­koitza» dela uste du babes taldeak: «herriaren izaera deu­seztatzea, bereziki gaz­te­­­­ria kolpatuz, pre­soen­ga­nako elkartasuna kri­minaliza­tzea eta Euskal He­rrian alda­tzen ari den egoera politikoan eragitea, urratsak galaraziz». Baina ez dutela lortuko esan du. Eta Espainia eta to­kiko­ gobernuei «errepresioaren bidea alde batera utzi­ eta el­ka­rrizke­ta­ren bideari ekiteko» exiji­tu die eta ha­ma­bi herritarrei «el­kar­ta­su­­na eta babesa» adie­ra­zi. Egun hauetan mobi­li­za­zioak egitekoak ziren.

 

Pestetako auzia

Espainiako Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du alkatearen, Juantorenaren eta Iraolaren aurka irekita­ko auzia. Hilaren 1ean jakinarazi zuen, ez dela frogatu txupinazo egunean «terrorismoa goratu» zutenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun