Azaroaren 27an, 60 lagun inguruk San Roke elkartean kantu bazkari batez gozatu ahal izan zuten Joseba Tapia trikitilariarekin. Aranorekin lotura estua izan du musikariak betidanik eta lagun zaharrekin elkartuta bazkari eta giro goxoaz gozatu zuten denek. Bazkalostean, Ferminen akordeoiarekin eta gainerakoen ahots eta intentzio guztiarekin kantu egonaldi bikaina egin zuten. Hala ere, dantzarik egin gabe ezin gelditu aranoarrak. Bukaeran dantzarako pieza batzuk ere jo zituen Tapiak despedida moduan.