Aurten ere, herritarren belarriak goxatuz aterako dira herriko haurrak Eguberrietan, gurasoek lagunduta. Olentzeroren irudia herri guztian barna bizkarrean eramango dute gaueko opariak irabazteko azken ahaleginean. Beti bezala, goiza borobiltzeko, elkarrekin bazkalduko dute neska-mutilek.