Umore Ona Abesbatzarentzat urteko emanaldirik berezienetakoa den Eguberrietako kontzertua larunbat honetan, abenduak 17, eskainiko du elizan. Ilunabarrean hasiko da saioa eta urtero bezala, Umore Ona koruaz gain, eskolako neska-mutikoek ere beraien emanaldia eginen dute.