Oporrak hartu aurretik, abenduaren 22an Eguberrietako jaialdia eginen dute eskolan. Lehenik, gelaka jokoak eginen dira eta gero, hiru hizkuntzetan Eguberrietako kantak abestuko dituzte herritar guztiei irekia egonen den ekitaldian.
Abenduaren 24ko goizean, berriz, haurrak kalean ibiliko dira eta arratsaldean, herrian barna kalejira eginen da presoen aldeko Olentzerorekin. Ilunabar aldera ongietorria eginen zaie Olentzero eta Mari Domingiri.