Xalto sariketaren hamaikagarren edizioa larunbat honetan jokatuko da

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

14 bertsolari gaztek parte hartuko dute

Andres Narbarte gogoan, bi urtetik behin egiten den bertsolari be­rrien­tzako Xalto sariketa hamaikagarren ediziora ailegatuko da larunbatean, hilak 17. Udaletxe­ko ganbaran Nafarroako hamalau bertsolari ariko di­ra­.

11:00etatik aurrera, kanporaketak izanen dira. Bi kanporaketa eginen dira, seiko taldea batean eta zor­tzikoa bestean. Eta 18:00­etan goizeko saioetatik sailkatu diren sei bertsolariek jokatuko dute finala. Sarrera dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun