Oinarrizko errentaren lege aurreproiektu berriaren kontrako sinadura bilketa abiatu da Leitzaldean

TTIPI TTAPA 2011ko abe. 15a, 08:57

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko gizarte zerbitzuen Mankomunitateak informazioa ere zabalduko dute

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gzarte Zerbitzuen Mankomunitateak sinadura bilketa eta informazio kanpaina martxan jarri ditu, Nafarroako Gobernuak, oinarrizko errenta arautu eta hau jaso ahal izateko baldintzak jasotzen dituen lege proiektua salatuz. Kanpaina abenduaren 14tik 19ra eginen da.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gzarte Zerbitzuen Mankomunitateak sinadura bilketa eta informazio kanpaina martxan jarri ditu, Nafarroako Gobernuak, oinarrizko errenta arautu eta hau jaso ahal izateko baldintzak jasotzen dituen lege proiektua salatuz. Kanpaina abenduaren 14tik 19ra eginen da.

Nafarroako Gobernuak, oinarrizko errenta arautu eta hau jaso ahal izateko baldintzak jasotzen dituen legearen aurreproiektua aurkeztu du. Orain arte zegoena aldatu eta baldintzak gogortu egin nahi ditu. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ustez, “lege berri honek, biztanlegoaren bizi baldintzak okertu besterik ez ditu egiten; are gehiago momentu honetan bizi dugun egoera ekonomikoa kontutan izanda, laguntzak hobetu beharrean, biztanlego guztiaren eskubidea den eta oinarrizko diru sarrerak bermatzen dituen, oinarrizko errenta izateko baldintzak gogortu nahi dituzte”.

Horregatik egoera hau salatu nahi izan dute eta informazioa zabaltzeko kanpaina martxan jarri dute Leitzaldean. Kalean eta herrietako puntu ezberdinetan kartelak jarri eta esku-orriak banatuko dituzte.

Bestalde, elkarte eta gizarte-eragile ezberdinak Nafarroa osoan martxan jarritako sinadura bilketan parte hartuko dute zonaldean.. Bilketa honen helburua, aurreproiektuaren kontra daudela adierazi eta legea aurrera ez ateratzea du helburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun