Leitzako Mendibil BTT txirrindulari taldeak abenduko irteera eginen du larunbatean, hilaren 17an. Goizeko 08:00etan kiroldegitik abiatuta, Leitza-Leitzalarrea-Petriketa-Idiazabal-Uitziko gaina-Leitza ibilbidea eginen dute.
Bost orduko buelta izanen da, 38 kilometrokoa eta zaila.
Abenduaren 15a, osteguna izanen da izen emateko azken eguna eta ondotik eginen duten bazkarira joateko asmoa duenak 10 euro aurreratu beharko ditu.