Azaroan 28an, astelehena, arratsaldeko 19etan, Plazaola Partzuergo Turistikoko Batzar Orokorra egin zen Lekunberriko antzinako Geltokian, eta bertan, Presidente berriaren hautaketa egin zen. Aitor Etxarri Pellejero, Leitzako zinegotzia izanen da.
Plazaolako kide diren Udaletxeetako ordezkari gehienak gerturatu ziren; Leitza, Larraun, Lekunberri eta Areso. 2012an Plazaolako kide berria izango den Imotzeko Udaletxeko ordezkariak ere parte hartu zuen batzarrean, bai eta Ostalaritza, Landa Etxe, Artisau eta Askotariko Zerbitzuen asoziazio profesionaletako ordezkariak ere.
Eguneko zerrendan hainbat gai landu ziren: Azkeneko akta onartu zen, 2010eko Kudeaketa Txostena eta Kontuen Itxiera onetsi ziren; 2011ko Aurrekontua eta 2012ko Kuotak ere ontzat eman ziren, Imotzeko Udaletxea Kide Berritzat onartu zen eta Partzuergoko eta orokorrean zonaldeko promozio tresna izango den Ikus-entzunezko berria aurkeztu zen bertaratutakoen aurrean.
Saio berean presidente berriaren hautaketa ospatu eta kasu honetan, kargua, hautagai bakarrari egokitu zitzaion, Aitor Etxarri Pellejero, Leitzako Udaletxeko zinegotzia.