Leitzako Aurrera Elkarteak batzar orokorra eginen du abenduaren 2an

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 29a

Loteria ere salgai jarriko dute azaroaren 29 eta 30ean eta abenduaren 1ean

Leitzako Aurrera Elkarteak urteko batzarra eginen du abenduaren 2an, ostiral gaueko 20:00etan. Gai bakarra izanen dute hizpide, urteko kontuak.

Leitzako Aurrera Elkarteak urteko batzarra eginen du abenduaren 2an, ostiral gaueko 20:00etan. Gai bakarra izanen dute hizpide, urteko kontuak.

Beste aldetik, azaroaren 29ean eta 30ean eta abenduaren 1ean loteria salduko zaie bazkide direnei, 18:00etatik 20:00etara elkartean. Astearte eta asteazkenean bazkide bakoitzeko bi partizipazio salduko dira eta abenduaren 1ean nahi haina, bukatu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun