Euriak hainbat kalte eragin ditu herrian

Juana Mari SAIZAR 2011ko azaroaren 23a

Juana Mari Saizar

Pasa den azaroaren 6ko euriteak herriko zenbait etxe eta zelai astindu zituen. Lur jauzi asko eragin zituen eta errepidea itxita geratu zen ur balsa zela eta. Etxeei dagokienez, Kortatu eta Zubidi izan ziren larritasun gehiena pasatu zute­nak, eta kalte gehienak, berriz, eskolan izan ziren. Beheko solairuan ur asko sartu zen eta horrela bertako hainbat material galduta geratu dira, hala nola, es­kuliburuak, puzzleak, ordenagailu bat... Bestalde, pareteko zokaloa eta udan be­rritu den gelaren lurra ere altxatzen hasi zen hezetasunarekin. Komunikabideetan ere agertu zen Areso, prezipitazio gehien egin zuen herrietako­ bat izan zelako, eta diotenez, badira 26 urte herrian antzeko zerbait ikusi ez zela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun