Berrikuntzekin ospatuko da abenduaren 3an Euskararen Eguna

Juana Mari SAIZAR 2011ko azaroaren 23a

Herriko aldizkariaren eta ahozko ondarearen aurkezpena eginen da goizean

Aurtengoan hainbat berrikuntzekin heldu zaigu Euskararen Eguna. Abenduaren 3an ospatuko da eta herriko hain­bat elkarteren partehar­tzearekin herritar guztientzat zuzendutako egitaraua osatu da. Beraz, animatu eta ongi pasa! Hona hemen zein izango den egitaraua:

• 11:30ean udaletxearen goiko solairuaren inaugurazioa egingo da. Bertan, Aresoko aldizkariaren eta ahozko ondarearen aurkezpena egingo da.

• 12:00etan haurren­tzako jokoak izango dira.

• 14:00etan herri bazkaria eginen da bertsolariez alaitua.

• 17:00etan haurrentzako talo tailerra egingo da.

• 18:00etan taloak izango dira denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun