Nafarroaren Eguna dela eta, abenduaren 2an, 19:30ean, hitzaldia antolatu da. Nafarroaren konkistan, Leitzaldean eta inguruetan izandako gertakizunez eta eraginez ariko da Nabarraldeko Beñi Agirre. Nafarroari eskainitako ekitaldietako bat izanen da eta baliteke gehiago ere izatea.