San Martin Santiago baino hobeki portatu da

Maider eta Kontxi 2011ko azaroaren 23a

Goian, haurrak norberak egindako taloak jaten eta behean, Kontxi eta Mª Jesus ukendua egiten. Ainhoa Ansa

Sendabelarren tertuliak eta tailerrak jende asko bildu du

Azaroaren 12an, az­ken urteetan data ho­rren inguruan egin izan den be­zala, San Martin eguna ospatu zen. Duela urte asko San Martinak baziren ere he­rriko festa nagusiak, eguraldi hotzek ohore hori Santiagori ema­tea eka­rri zuten nonbait. Aurten, ordea, batek baino gehiagok pen­tsatuko zuen berriz alda­keta egitea, izan ere, San Martinek udako gaugiroa eskaini zigun antola­tua zegoenaz goza­tze­ko, Santiagok ez bezala­.

Larunbatean programatua zegoen ganbarako erakusketan jendea ibili zen eta igande eguer­dian ere irekita izan zen. Iñigo Olaziregik utzitako erakusketa izan zen, dotore prestatua, eta Euskal Herriko ugaztunen az­tarnak beren azalpenekin 40 eta gehiago paneletan ordenatuak zituela. Kontsejun jarritako erakusketaren inguruko galderei zuzen eran­tzuteak bere saria zuen eta, asmatzaileen artean zozketa egin ondoren­, lau lagunentzat otordua Mairtzeneara joan zen.

San Martinetan he­rritarrek beti eskaintzen dute zerbait eta aurten sendabelarren inguruko tertulia eta ukendu taile­rra egin zituzten. Jende asko bildu zen Kon­txik eta Maria Jesusek pres­tatutakoa ikustera eta norberaren ezagu­tzak konpartitzera. Patas deitutako ukendua eta enplasto bat egiten erakutsi zuten eta aloeberarekin egindako jarabe bat ere eraman zuen bertaratutako batek. Bukaeran, ukendua, enplastoa eta jarabea gerturatutakoen artean banatu ziren­.

Egunari bukaera emateko, talo eta gaztaina erreak izan ziren denen­tzat, Bordaxar eta Ezke­rran Bordako­ sagardoaz lagunduak.

Egun hau aurrera eramateko laguntza eman zu­ten guztiei berriz ere eskerrak eman behar dizkiegu, Udaletik hasi eta gaztainak erretzeko zotzak biltzen aritu zirenetaraino.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun