Ospakizun hunkigarriarekin inauguratu da Madaleneko baseliza

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Baselizaren inaugurazio egunean apaizak aldarean. Jose Jabier Etxeberria

Bi urteko zaharberri­tze lanen ondotik, azaroa­ren 5ean egin zen Mada­le­­na baselizaren inaugurazioa. Goizean Umore Ona Abesbatzak aurorak abes­tu zituen, eta on­do­tik­ etorri zen baselizako ekitaldia. Inaugurazioa ospa­kizun hunkigarria atera zen eta jendea pozik gelditu zen. Pa­rro­kiako apaiza, Goi­zue­ta­ko seme diren bi apaizak, Leitzakoak eta Goizueta inguruko­ Gipuz­koako apaiz ba­­tzuk lagundu zioten Mikel Gar­tziandia bikarioari, meza­ ematen eta alda­re be­rria konsagra­tzen. Ba­seliza­ko­ solairupean dauden hilobien be­dein­kapena­rekin hasi zen elizkizuna, eta difuntuen hausterreak sartu ziren.

 

Bi urtez obratan

Obrak 2009ko udaz­ke­­­­nean hasi ziren eta tarte horretan, egurrezko tei­la­tupea berritu da. Intsek­tuak akabatzeko tratamendua ere eman da eta erretaula eta bere irudiak­ moldatzu dira. Alda­rea, eserlekuak eta ateak be­rriak dira. Ho­rrez­­­ gain, XVI. mendeko ateen dintel molduratuak, leihoak eta paretak moldatu dira­ eta lurzoru­ko lauzen azpian, hausterreak ehortze­ko nitxo berriak egin dira­. Atariko galtzadako ha­rriak ere agertu dira eta burdinezko hesiaz itxi­ da plaza. Iparraldeko paretan tximistorratza jarri da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun