Txondorra izanen da larunbat honetako Feria Eguneko berrikuntza nagusia

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Egun osoan hainbat ekitaldi izanen dira herrian

Ekitaldiz beteriko hilabetea izaten ari da azaroa, eta horietako asko ez dira nolanahikoak izaten ari. Gainean dugun as­teburu hau ere ez da gutxiagorako izanen, Feria Eguna ospatuko baita larunbatean, hilak 26.

Ostiral ilunabarrean, azaroak 25, txondorra pizteko ekitaldia eginen da eta horixe izanen da larunbatean ospatuko den Feri Eguneko nobedade aipaga­rria. Baina ez bakarra. 10:00etatik 13:00­etara azienda feria izanen da Isarriko frontoian eta aurten II. Betizu Eguna eginen da. Plazan, berriz, ne­kazal produktuak eta artisau postuak izanen dira: sagardo egitea, arto kirkiltzea, harri taila, taloak, joare egitea, txondarrari betarria ema­tea...

12:30ean aizkolarien saioa izanen da plazan eta 14:30ean bazkaria. Txartelak Amaiarenean daude salgai. Ondotik eta ilunabarrean, musika izanen da Modestorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun