Leitzako helduen bertso eskolaren 10. urteurrena ospatuko da azaroaren 18an

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 16a

Leitzako helduen bertso eskolakoak 2009an, argazkirako prestatzen. Artxiboko argazkia

Bertso desafioa izanen da Lesaka eta Leitzaren artean

Dagoeneko hamar urte igaro dira Leitzan helduen bertso eskola sortu zenetik, eta urteurren hori modu berezian ospatzeko, festa antolatu dute azaroaren 18rako, ostiral honetarako.

Dagoeneko hamar urte igaro dira Leitzan helduen bertso eskola sortu zenetik, eta urteurren hori modu berezian ospatzeko, festa antolatu dute azaroaren 18rako, ostiral honetarako.

Arratseko 20:00etan elkartu eta bertso-poteoa izanen da, Julen Zelaieta eta bertso-eskolako ikasleekin. Afari bokadua egin eta 22:30 aldera, berriz, bertso-desafioa jokatuko dute Lesaka eta Leitzaren artean. Leitzako taldean, Zili, Luze eta Etxeorde ariko dira eta Lesakakoean, Ioar Tainta, Xabier Terreros eta Josu Sanjurjo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun