Erasotetik pasako litzatekeen goi tentsioko linearen proiektu proposamenaz batzarra eginen da ostegunean Leitzan

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 22a

Udalaren ustez, proiektuari aurre egiteko ezinbestekoa da “herritarren ezezko erantzun garbia eta ozena”

2010ean Castejon eta Gasteiz artean Goi Tentsioko Linea (400 kV) eraiki nahi izan zuen REE S.A. (Red Electrica de España) enpresak bi alternatiba berri proposatu ditu eta bi horietako batek bete-betean eragiten dio Leitzari. Hala, horren berri emateko oharra kaleratu du Leitzako Udalak, eta bide batez, ostegun honetan, hilak 24, eginen den batzar informatiboan parte hartzera deitu deitu herritarrak, 19:00etan.

2010ean Castejon eta Gasteiz artean Goi Tentsioko Linea (400 kV) eraiki nahi izan zuen REE S.A. (Red Electrica de España) enpresak bi alternatiba berri proposatu ditu eta bi horietako batek bete-betean eragiten dio Leitzari. Hala, horren berri emateko oharra kaleratu du Leitzako Udalak, eta bide batez, ostegun honetan, hilak 24, eginen den batzar informatiboan parte hartzera deitu deitu herritarrak, 19:00etan.

Castejon-Gasteiz linea proposatu zuenean, Nafarroako Gobernuaren oniritzia izan zuen, Lizarraldeko herrien energia elektriko beharrak asetzeko izanen zela esanez. Halere, proiektuak ukituko lituzkeen Nafarroa eta Arabako herriek eta Arabako Diputazioak kontra egin, eta bertan behera gelditu zen REE S.A.ren egitasmoa.

Orain, ordea, bertze bi aukera jarri ditu mahai gainean enpresak 400 kVko Goi Tentsioko Linea egiteko: lehena Sakanatik Ezkio-Itsasora doa eta bigarrena Ultzamatik, Basaburua, Larraun, Leitza, Areso, Araitz eta Gipuzkoan barrena Ezkio-Itsasora.

Aurreko proiektuan Nafarroako Gobernuak Lizarraldeko herriak hornitze­ko beharrezkoa zela esan zuen. Orain­goan, ordea, «aitzakiarik ere ez dute erabili beraien benetako asmoa tapa­tzeko. Oraingo honetan argi eta garbi­ gelditu da linea berri hau AHTren energia eskaera handia hornitzeko izanen dela, izan ere, Euskal Herrian AHTren geltokirik haundiena Ezkio-Itsason dago». Halaxe azaldu du Udalak. Proiek­tu honek 116 udalerritan izanen du eragina Nafarroan eta Gipuzkoan­.

Goi Tentsioko linearen ezaugarriak zein diren ere aipatu du Udalak: «42-46 metroko altuerako dorreak, bata bes­tearengandik 400-500 metroko distan­tziara lau ormigoizko oinarrirekin eu­tsiak, beraien artean 5,90 eta 10,14 met­roko distantziarekin. Inguruan zuhaitzak landatu edota etxe eta indus­tria­ azpiegiturak eraikitzea debekatua­ gelditzen da».

Leitzan, Tentsio Altuko Linea Eraso­te auzoaren gainetik pa­sako litzateke, Guratzeko mendi aldera Gorritteneko belatso gainetik, eta hortik Aresora. «Proiektu honek Leitzako herriari, ezta gainontzekoei ere, ez dio inolako onura sozio-ekonomikorik ekarriko, baina ingurumen eta osasun aldetik ondorioak oso kaltegarriak izan daitezke».

Hala, Lizarraldeko proiektua geldiarazi zen bezala, «Leitzan proiektu honi aurre egiteko herritarren ezezko erantzuna garbia eta ozena izatea ezinbestekotzat» jo du Udalak eta osteguneko bilerara joateko deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun