Dena prest dago, eguna ailegatzea baino ez da falta. Goizuetako Gazte Asanbladaren XX. urteurreneko festa haundia larunbat honetan, azaroak 12, ospatuko da eta aurretik iragarri bezala, egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte.
10:00etatik aurrera argazki erakusketa eginen da “20 urte iruditan” izenburupean. 11:00etan 20. urteurreneko graffitia eginen da eta eguerdian 20. urteurreneko argazkia aterako da. 13:00etan triki poteoa eginen da.
14:30ean herri bazkaria eta enkantea eginen dira goiko frontoian. Bazkarirako txartelak Amaia kafetegian eros daitezke, 12 eurotan. 18:00etan patxaranga, Goizuetako elektrotxaranga ibiliko da kalez kale. 21:00etan ekitaldi nagusia eginen da.
22:00etan kontzertuak izanen dira Des Kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2. Kontzerturako sarrerak agortu zirenez, azkenean goiko frontoitik, leku gehiago eskaitzen duen eskolako frontoira irago da kontzertua. Goizuetako Gazte Asanbladarik lasaitasun mezua bidali dute eta egunean berean sarrera bertan hartzeko arazorik ez dela izanen jakinarazi dute. Gau osoan, gaztetxean DJ Bull ariko da musika jartzen.
Horrez gain, autobusak, lotarako lekua eta ogitartekoak ere eskainiko dira. Leitzatik eta Hernanitik 18:30ean aterako da Goizuetarako autobusa eta Goizuetatik 07:00etan izanen da itzulerako autobusa Leitzara eta Hernanira.
Info+: www.ttirrikittarraka.tk