Ohitura den bezala Guraso Elkarteak antolatuta, hainbat haur eta guraso gaztain biltzera joan ziren urriaren 26an. Udazkeneko hainbat fruitu ikusi eta urtaro aldaketaz jabetzeko aukera ere izan zuten txikiek. Lanaren ondoren meriendatzera eseri ziren atseden hartuz. Orain, beste data bat jarri beharko dute bildutakoa jateko.