Udaletxearen gaineko lehen solairua osatzeko altzariak begiratzen ari da Udala, eta behin prest egonda, Euskararen Egunean inaugurazioa egitea pentsatua dago. Hala nola, zerbitzu anitzetako gela (hitzaldiak egiteko, ikastaroak emateko, taldeak biltzeko gunea…), alkatetzaren harrerako bulegoa eta interneteko gunea osatu nahi dira.
Hauteskundeetako mahaia
Azaroaren 20ko hauteskundeetarako mahaia osatuta dago jada. Urriaren 25ean egin zen zozketa eta hauek izango dira egun horretan mahaian egonen direnak: Elisa Belaunzaran Mariezkurrena, Lourdes Belaunzaran Pellejero eta Jose Angel Alvarez Azpiroz.