Udal artxiboak digitalizatu egin dituzte Goizueta eta Leitzako udalek. Goizuetan, XVIII eta XX. mende arteko udal akten 40 liburu digitalizatu dira eta XIX. mendea baino lehenagoko 29 liburu historiko ere bai. Eta Leitzan, XVIII eta XX. mende arteko udal akten 54 liburu digitalizatu dira. 18.096 euro kosta dira lan hauek baina Cederna Garalurrek kudeatutako Nafarroako Landa Garapeneko Programa, Leader 4 ardatza programatik 10.734,91 euro jasoko dira. El Corte Ingles informatika enpresa 2010ko urritik 2011ko otsailera aritu zen lanean.