Dagoeneko hamar urte igaro dira Leitzan helduen bertso eskola sortu zenetik, eta urteurren hori modu berezian ospatzeko, festa antolatu dute azaroaren 18rako, ostirala.
20:00etan elkartu eta bertso-poteoa izanen da, Julen Zelaieta eta bertso-eskolako ikasleekin. 22:30 aldera, berriz, bertso-desafioa jokatuko dute Lesaka eta Leitzaren artean. Leitzako taldean, Zili, Luze eta Etxeorde ariko dira eta Lesakakoean, Ioar Tainta, Xabier Terreros eta Josu Sanjurjo.
Autobusa Goizuetara
Larunbatean, hilak 12, Goizuetan ospatuko den Gazte Asanbladaren urteurreneko festa dela-eta, autousa jarri da Leitzatik. 18:30ean abiatuko da eta 07:00etan izanen da itzulera.
Mendibilen ateraldia
Larunbat honetan, azaroak 12, Aralartik barrena zeharkaldia antolatu du Mendibil Mendi Taldeak, Lizarrustitik Larraitzera, eta tartean Txindoki igoz.
Joan nahi duenak Astizen, Maimurren edo mendibilaurrera@hotmail.com-en eman behar du izena, ostegun hau baino lehen. 07:30ean abiatuko da autobusa Oialde paretik.
Entrenamendu mentala hizpide
Entrenamendu mentalari buruzko ikastaroa emanen du Urko Arozenak larunbatean, azaroak 12, zineman. 09:00etatik 13:00etara izanen da.