130 espezietako perretxikoak bildu dira Mikologialdian

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Pablo Feo

Hego haizearen eta idortearen ondorioz ez da onddo eta perretxiko askorik ikusten­ udazken honetan mendietan. Halere, ALKE Kultur Taldeak antolatuta laugarren urtez egin da aurten Mikologialdia. Urriaren 19tik 23ra egindako ekimenak, azken egunean Karrapen jarritako erakusketarekin bukatu ziren eta idorteak idorte, 130 espezietako onddo eta perretxikoak ikusteko aukera izan zen, herri­ko umeekin egindako ateraldietan jasotako aleak, hain zuzen. Herritarrek bildutako ziza eta onddoak ere eraman zituzten plazara. Eskolako ikasleek margotuta­ko eta plastilinaz egindako irudiak jarri zituzten ikusgai. Eta aurtengo berrikuntza giara, Mikel Ilarregik mikologiari buruz egindako lana proiektatu zuten karrapen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun