Curriculum bilketaren balorazio «oso positiboa» egin dute Bilgune Feministak eta LABek

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Bildutako curriculumak Sarriopapelen aurkeztu dira

Sarriopapel lantegian aurkezteko maiatzean martxan jarritako emakumeen curriculum bilketaren balorazio posibioa egin dute Bilgune Feministak eta LAB sindi­ka­tuak. Azaldu dutenez, bilketak «argi erakutsi digu herriko emakumeok he­­rrian egin nahi dugula lan». 50 curriculum ingu­ru jaso eta ondotik zuzendari­tzari entregatu zitzaizkien­.

«Urteetako aldarrikapen eta lanak izan du emai­tzarik», Bilgune Feminista eta LABen iri­tziz. Izan ere, 20 izan dira udan Sarrion egindako kontratuak eta haueta­tik zazpi emakumeenak izan dira: «oso balorazio positiboa egiten dugu, herrian urteetan emakumeak diskriminatu dituen lantegian emakumeak kontrata­tu dituztelako». Halere, hutsuneak badaudela diote: kontratu erreleboetan, zehazki: «orain arte zazpi egin dira eta hauetatik bi soilik izan dira emakumeonak. Espero dugu urtea amai­tzerako gehiagori egitea».

Bitartean lanean segi­tuko dutela adierazi dute­: «leitzar guztiek eskubide eta aukera berdinak lortu­ arte: kalean zein lantegian». Azken honetan, langile batzordeak eskaera bat egin berri dio zuzendaritzari martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, 250 langilee­tatik gorako enpresetan, zehaztuta dagoen bezala, Berdintasun Plan bat egiteko eta honen jarriapenerako berdintasun ba­tzorde bat sortzeko baliabideak jarri ditzan. Berdintasun Plana martxan jartzeko bitartekoak sor­tzea eskatu zaio, prozesu­ honetan langileen ordez­ka­ritza egotea, Berdintasun Planaren apli­kazioa lan hitzarmenean txerta­tzea eta kontratazioetara­ko irizpide gisa Europako Batasunean zehaztuta dagoen %60-40ko por­tzentajea erabiltzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun