Larrialdi Agentziako zuzendariak bisita egin die suhiltzaileei

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Angel Salaberria

Jose Mª Vazquez Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari berriak bisita egin zien urriaren 19an herriko suhiltzaileei. Eta berekin batera, hainbat ordezkari etorri ziren. Pablo Miranda alkateak eta herriko suhiltzaileek egin zieten harrera eta ondotik, denak elkarrekin Umore Ona Elkarteak bazkaldu zuten. Gaur egun hemezortzi suhiltzaile dira eta anbulantziekin beste sei dira. Horrez gain, anbulantziekin ibiltzeko ikastaroa egiten ari diren hamabi lagun ere badira, bi leitzarrak, beste bi aranoarrak eta zortzi goizuetarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun