Ttirriki ttarraka maldan gotti ailegatu da egun haundia

TTIPI TTAPA 2011ko aza. 9a, 13:51

XX. urteurrenaren harira egun osoko festa prestatu dute Gazte Asanbladako kideek. Alaitz Eskudero

10:00etatik aurrera hainbat ekitaldi izanen dira

Dena prest dago, eguna ailegatzea baino ez da falta. Gazte Asanbladaren XX. urteurreneko festa haundia larunbat honetan, azaroak 12, ospatuko da eta aurretik iragarri bezala, egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte.

• 10:00etatik aurrera argazki erakusketa: 20 urte iruditan.

• 11:00etan 20. urteu­rreneko graffitia.

• 12:00etan 20. urteu­rreneko argazkia.

• 13:00etan triki poteoa.

• 14:30ean herri bazkaria eta enkantea. Baz­ka­rirako txartelak Amaia kafetegian eros dai­tezke, 12 eurotan.

• 18:00etan patxaranga, Goizuetako elektro­txaranga.

• 21:00etan ekitaldi nagusia.

• 22:00etan kontzertuak: Des Kontrol, Bongo Botrako, Esne Bel­tza­ eta 3gabe2. Kon­tzerturako sarrerak au­rretik 10 eurotan eros daitezke eta egunean berean 12 eurotan.

• Eta gaztetxean DJ Bull gau osoan zehar.

• Horrez gain, autobusak, lotarako lekua eta ogitartekoak ere eskainiko dira. Leitzatik eta Hernanitik 18:30ean aterako da Goizuetarako autobusa eta Goizuetatik 07:00etan izanen da itzulerako autobusa Leitzara eta Hernanira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun