Goizuetako Umore Ona elkarteak beheko soilaruko handitzeari hasiera eman dio. Lehen bi soto zirenak, erdi pareta bota, eta areto bat gelditu da. Datorren azaroaren 18, ostirala, arratsadeko 19:30ean, elkartera etortzeko gonbidapena egin dute Umore Onatik, kideen laguntza eskatzeko eta lan hauen jarraipena ahalden hobekien antolatzeko.