Hilabeteko azken igandean, urriak 30, Goizuetako jubilatuen eguna ospatuko da Umore Ona Elkarteak antolatuta. 11:00etan meza izanen da Lesakako koruak abestuta. Segidan kantu emanaldia izanen da eta ondotik, herriko pilotariek hiru partida jokatuko dituzte. 14:30ean bazkaria eskainiko zaie aiton-amonei, Xabier Legarreta eta Julio Soto bertsolarien konpainian.
Talo jatea
Goizuetako Gazte Asanbladaren XX. urteurrena dela eta, azaroaren 12ko festaren atarian, talo jatea antolatu da ostiral honetarako, urriak 28. 21:00etan izanen da eta bingoa eta sorpresak ere izanen dira. Txartelak Amaiarenean daude, 12 eurotan.