Mendibilekoen ateraldiak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Utzitako argazkia

Mendibil Mendi Bizikleta Taldeak urriaren 12an hasi zuen denboraldi berria, Orrea­ga­ aldera egindako irteerarekin. Eguraldi bikainarekin, Orreagatik hasi eta Orbaize­ta­ko fabrikatik igarota, Harpeako leizera joan ziren. Hemendik Urkulura igo eta ge­ro­ Orreagara itzuli. Guztira 40 kilometro dituen itzulia hamasei lagunek egin zuten. Hurrengo irteera azaroan eginen dute. Mendi Taldekoak ere ez daude geldi­rik. Hilaren 22an Mikologialdiaren barne, umeekin ateraldia egite­koa zuten Leitzalarrera­ eta igandean Nafarroako Mendi Elkarteen Egunera joatekoak ziren San Adrianera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun