Nafarroako Kaxula eta eta Ardoaren hamargarren astearen barne, kaxula lehiaketaren finala egin zen urriaren 18an Iruñean. Aurkeztu ziren plater ikusgarri eta dastagarrien artean, Alex Mugikaren tripaki eta onddo fideuá izan zen irabazlea. Epaimahaiaren ustez, «originaltasuna, sormena, ausardia, testura eta zaporeen oreka» elkartu zituen sukaldari leitzarrak aurkeztutako kaxulak.