Apusturik ez

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Oraingoz apustua jokatu gabe gelditu beharko du Josetxo Urrutiak. Ha­rri kubikoa­re­kin apusturako desafioa bota zuen, apustu jokatzaileen pisu bikoitzeko harriarekin, hain zuzen. Edozein­ harri-jasotzaileri luzatu zion deia eta norgehiago­ka abenduaren erdialdera jokatu nahi zuen, edo beranduen, urtea bukatu aurretik.

Urriaren­ 14an egin zuen hitzordua apus­tua jokatu nahi zutenekin, eta Tolo­sako Kantabriko tabernara Urtzi Telleria azaldu zen. Ezin izan zuten, ordea, akordiorik itxi, ez baitzen adostasunik izan ez datetan, ez altxatu beharreko harriarekin­ ere. Badirudi, heldu den udan berriz ere helduko diote­la erronkari, Urru­tiak propo­satzen duen harri kubikoarekin aritzeko ohitura gehixeago har­tzen duenean Telle­riak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun