Igerilekuko ura eguzki plaken bidez berotzeko sistema jarriko du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Azaroaren 31rako bukatuak egon behar dute

Proiektu berritzaile bat darabil Udalak esku artean: igerilekuko ura eguz­ki plaken bidez berotzeko sistema bat ja­rri nahi du, hartara, tenperatura aldetik, ura ahalik eta gehien bero­tzeko. Erabiltzaileei «zerbitzu egokiagoa» eskaini nahi zaie horrela, eta bide batez, «energia garbiak baliatu proiek­tu berezituak egiteko». Halaxe baieztatu digu Oier Eizmendi alkateak.

Sei eguzki plaka paratuko dira oraingo depuradoraren txabola gainean eta 18.941,05 euroko aurrekontua izanen dute lanek. Halere, Nafarroako Gobernuak %30­eko dirulaguntza emanen du hori egiteko.

Lanak dagoeneko hasiak ez badira, laster hasiko dira. Izan ere, azaroaren 31rako bukatuak egon beharko dute. Aipatu, Serviterm enpresak eginen dituela lanak. Zerbitzu be­rriarekin uraren goxotasuna nolakoa den, berriz, hurrengo urteko denboraldian ikusiko dute erabiltzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun