Herriko festa giroari buruz hausnarketa egiten ari dira

Juana Mari SAIZAR 2011ko urriaren 27a

Utzitako argazkia

Herriko aldizkarian argitaratzeko argazkiak bildu nahi dira, arbasoen bizimodua hobe ezagutzeko

Gizakia, ohitura duen animalia omen da, eta hori egia da, baina ikusten da azken urteetan zer nolako aldaketak izaten ari diren gure gizartean, eta nabarmen gure herriko jaietan. Alde batetik ohiturak mantendu nahi dira, baina nola?

Horrek kezka sortu du, eta taldetxo bat, he­rrian mugitzen diren eragile guztiekin elkarrizketak egiten ari da, zer pentsatzen duten eta zer nolako hausnarketa egiten duten urtean zehar egiten diren jaiei buruz, Inauteriak, Sanpedroak, Euskararen Eguna… Festa horiek egiteko badira antolatzaileak, baina plante­atzen ari dira dena denon artean egin beharra ote duten, jende gu­txi lana egiteko prest, festetan parte hartzeko ere bai, festa bakoitzean betikoak disfruta­tzen..., suspertu nahi da eta herrian giroa piztu, saiatu, he­rriko gauzak herriaren­tzako egiten direla sinestarazi… Oraindik gelditzen da bidea egiteko eta hau nola bukatzen den jakinaraziko dugu aurrerago, hemen argazki batean ikusten da, zer nolako jendea biltzen zen dan­tza egiteko, zein dotore jantziak eta adin guz­tietakoak plazan… Argazki hau Leitzako etxe­ batean azaldu da, eta beharbada Aresoko etxeetan ere izango dira gisa honetakoak. Polita izango li­tzateke gure aurrekoek nola gozatzen zuten ikustea, nola lana egiten zuten, zer nolako tertuliak..., hitz batean gure historia berreskuratzeko modu ederra. Orain herri­ko aldizkaria egiten ari direla aprobe­txatuz, hu­rrengo alerako nahi duenak parte hartu dezake, etxean dituen argazkiak ekarriz eta denon artean ­elkarbana­tze­ko eta gozatzeko aukera izan daiteke, horre­la gure arbasoen bizimodua hobeki ezagutu dezakegu.

Dantzako bi argazkiak Pablo Feok utziak dira eta berari Ceciliak eta bestea ere Pablo Feok utzia eta berari Elosegik. Pablok bilduma osatu eta gero lana txukun egin nahi omen du horregatik berak dauzka argazkiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun