Maddalen baselizaren inaugurazioa

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Jose Jabier Etxeberria

Bukatu dira Maddalen baselizako zaharberritze lanak­, eta azaroaren 5ean, 11:00etan izanen den mezarekin batera,­ eginen da aldare berriaren bedeinkapena. Aurretik, goi­zean Umore Ona Abesbatzak aurorak abestuko ditu kaleetan barna eta meza ondoren, luntxa izanen da. Bestalde, parrokiak liburuxka kaleratu du horren inguruan, besteak beste, baselizako obrak eta datu historiko eta artistikoak aipatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun