Herriko jubilatuen eguna igande honetan eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Kantuak, pilota partidak, bertso bazkaria eta abar izanen dira

Hilabeteko azken igandean, urriak 30, he­rriko jubilatuen eguna ospatuko da Umore Ona Elkarteak antolatuta.

11:00etan meza izanen da Lesakako koruak­ abestuta. Segidan kantu emanaldia izanen da eta ondotik, herriko pilo­tariek hiru partida jokatu­ko dituzte. 14:30ean baz­karia eskai­niko zaie aiton-amonei, Xa­bier Legarreta eta Julio Soto bertsolarien konpainian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun