Karrapeko erakusketarekin bukatu zen Leitzako Mikologialdia

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 24a

Leitzako Karrapean hainbat espezietako perretxikoak izan ziren ikusgai, baita eskolako neska-mutikoek egindako marrazkiak eta eskulanak. Pablo Feo

Idortea idorte, 130 espezietako perretxikoak eta haurren marrazki eta eskulanak ikusgai izan ziren

Hego haizearen eta idortearen ondorioz ez da onddo etao perretxiko askorik ikusten udazken honetan gure mendietan. Ostiralean Leitzan egin zuen izotzak ere ez du lagundu. Halere, laugarren urtez Mikologialdia ospatu dute Leitzan, herriko ALKE Kultur Taldeak antolatuta.

Hego haizearen eta idortearen ondorioz ez da onddo etao perretxiko askorik ikusten udazken honetan gure mendietan. Ostiralean Leitzan egin zuen izotzak ere ez du lagundu. Halere, laugarren urtez Mikologialdia ospatu dute Leitzan, herriko ALKE Kultur Taldeak antolatuta.

Urriaren 19tik 23ra egindako ospaizunak, igandean Karrapen jarritako erakusketarekin bukatu ziren eta idortea idorte, 130 espezie ezberdinetako onddo eta perretxikoak ikusteko aukera izan zen, herriko umeekin egindako ateraldietan jasotako aleak, hain zuzen.

Herritarrek bildutako ziza eta onddoak ere eraman zituzten plazara. Perretxikoak sailkatu eta ikasteaz gain, bertaratu zirenek, mokadu bat egiteko aukera izan zuten antolatzaileek pintxoak eskaini zituztelako. Horrez gain, eskolako ikasleek margotutako eta plastilinaz egindako irudiak jarri zituzten ikusgai. Eta aurtenbo berrikuntza giara, Mikel Ilarregik mikologiari buruz egindako lana proiektatu zuten karrapean. Illarregik berak aipatu zuenez, “zalantzakoa den onddo edo perretxiko bat jan aurretik, hobe da gaia ezagutzen duen norbaiti galdetzea edo kontsultatzea”. Izan ere, perretxiko guziak jateko modukoak direla dioenik baldin bada ere, “garrantzitsua da jakitea horietako batzuk behin bakarrik jan daitezkeela” aipatu zuen Illarregik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun