Nafarroako Kaxula lehiaketa irabazi du Alex Mugika sukaldari leitzarrak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 19a

Alex Mugikak irabazi du Nafarroako kaxula lehiaketa. Artxiboko argazkia

Tripaki eta onddo fideuá aurkeztu zuen Iruñeko Gazteluleku elkartearen lehiaketan

Nafarroako Kaxula eta eta Ardoaren hamargarren astearen barrenean, kaxula lehiaketaren finala egin zen urriaren 18an Iruñeko Gazteluleku elkartean. Aurkeztu ziren plater ikusgarri eta dastagarrien artean, Alex Mugika leitzarraren tripaki eta onddo fideuá izan zen irabazlea.

Nafarroako Kaxula eta eta Ardoaren hamargarren astearen barrenean, kaxula lehiaketaren finala egin zen urriaren 18an Iruñeko Gazteluleku elkartean. Aurkeztu ziren plater ikusgarri eta dastagarrien artean, Alex Mugika leitzarraren tripaki eta onddo fideuá izan zen irabazlea.

Epaimahaiaren ustez, “originaltasuna, sormena, ausardia, textura eta zaporeen oreka” elkartzen ditu sukaldari leitzarrak aurkeztutako kaxulak. Gainera, tripakiak gustatzen ez zaizkienentzat ere “plater perfektua” dela adierazi dute eta horrek “atzetik lan gogorra eta ausardia handia” dagoela erakusten du.

Alex Mugika berak adierazi zuenez, “zerbait berezia bilatzen genuen eta pasta izaterakoan, beste edozer gauza sartuta ere ongi zetorkiola ikusi genuen”. Honela, beste buelta bat emanez, tripakiak prixituak egin zituzten, “kurruxkagoa” izateko eta aurkezpenari ere garrantzia eman zioten, plater orijinalean, paellera txiki batean aurkeztu baitzuten.

Urtetan Leitzako Basakabi jatetxearen ardura izan eta sukaldaritzari buruzko zenbait liburu aurkeztu ondotik, gaur egun Iruñeko Gaztelu Enparantzako La Perla Hoteleko jatetxeko sukaldean ari da Alex Mugika. Hain zuzen, jatetxe horretan dastatu ahal izanen da kaxula irabazlea denbora batez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun