Aurten laugarren aldiz, Mikologiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu ALKE Kultur Taldeak. Urriaren 19tik 23ra izanen dira, asteazkenetik igandera, eta ohi bezala, azken egunean aurrekoetan egindako lanaren emaitzak ikusiko dira.
Urriaren 19tik 23ra, neska-mutikoek marrazkiak eginen dituzte eskolan hilaren 23ko erakusketarako. Urriaren 20an eta 21ean, berriz, herritarrek bildutakoa jasoko da Karrapen, 19:00etatik 20:00etara.
Urriaren 22an haurrentzako mendi ateraldia eginen da ontto eta zizak biltzera, 09:30ean abiatuta. Egun berean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik aurrera, bildutakoen sailkapena eginen da. 18:00etatik aurrera ez da ontto edo xixa gehiago jasoko.
Eta hilaren 23an, 11:00etatik aurrera hainbat gauza izanen da Karrapen: erakusketa mikologikoa, haurrentzako tailerra, proiekzio didaktikoa xixen gainean, marrazki erakusketa, mokadu dastaketa...