Mendiko larre erretzeko baimen-eskaerak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko direla jakinarazi du Goizuetako Udalak, urriaren 17an Pablo Miranda alkateak sinatutako bandoaren bidez.
Mendian larreak erre nahi dituenak, baimen-eskaera aurkeztu beharko du datu guztiekin (izen abizenak, helbidea, telefonoa) eta sinaturik. Horretaz gain, terrenoaren eskritura osoaren kopia aurkeztuko da, eta eskaera egiten duenak eskrituran agertzen den pertsona bera beharko du izan. Planoen kopia bat ere aurkeztuko da, larre erretzea eginen den lekua markaturik duela eta katastro erreferentziarekin.
Aipatu bezala, eskaerak azaroaren 30eko eguerdiko 13:30 bitarte egiten ahal dira udal bulegoetan.