Eguraldi onak eta eguzkitsuak aprobetxatu egin ditu jendeak egur lotea etxeetara ekartzeko, bideak ere oso lehorrak baitaude. Udalak aukera hori eman zion nahi zuenari, eta goiz eta arratsalde, kamioia egurra hustutzen ibili da han hemenka. Hori argi ikus daiteke, egurra etxe atarietan baitago. Gero motozerrarekin moztu, aizkoraz segidan lehertu eta sutarako egurra prest. Dagoeneko egur pila egin dutenak ere badira, lehenagotik ekarritakoak izango dira, noski.