17.059 euro ehiza postuengatik

Juana Mari SAIZAR 2011ko urriaren 13a

Aurten enkantean ateratako ehiza postuekin 17.059 euro lortu ditu Udalak, zergak barne. Postu guztiak atera dira enkantera eta orain­, eguraldi aproposaren esperoan gelditu dira ehiztariak, mendia ehiza postuez beteta baitago. Baina hala ere, dauden postuetarako ehiztari gehiegi. Afizio ikaragarria baitago gure he­rrian, autoak adina eskopeta ba omen dago eta...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun