Baliteke Leitzaldeko emaginaren zerbitzua herriko kontsultan jartzea

Juana Mari SAIZAR 2011ko urriaren 13a

Oraindik ez dago baieztatua baina herriko kontsultari begira ibili dira

Herriko medikuaren kontsulta ez da aspaldidanik erabiltzen. Baina orain, irtenbidea izan dezake. Izan ere, Lei­tzaldera emaginaren zerbitzua ekarri nahi da, eta badirudi gure herriko medikuaren kontsulta izan daitekeela bisitak hartzeko tokia.

Oraindik ez dakigu zertan gelditu den kontua, baina emagina eta udal ordezkariak ikusten ibiliak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun